Bienvenue

BIENVENUE sur le site officiel du restaurant scolaire Jantegi à Cambo les bains.

Cet espace a été conçu pour vous utilisateurs du restaurant, afin que vous puissiez y trouver les renseignements sur notre mode de fonctionnement.
Vous pouvez également nous faire part de vos suggestions et vos remarques (constructives).

Ongi etorri

Ongi etorria zira Kanboko eskoletako jantegiaren webgune ofizialera. Webgune hau, ostatua erabiltzen dutenentzat sortu dugu, gure ibilmoldeaz ari diren xehetasun guziak aurki ditzazuten. Zuen aholkuak eta ohar hobekitzaileak helaraz ditzazkigukezue ere.

Eskolako jantegia 1901 urteko legepeko elkarte moldepean kudeatua da.

Kanbo, Ezpeleta, Itsasu, Luhuso eta Zuraide herrietaz osatua den ARTZAMENDI SINDIKATUAK, eskoletako jantegiko gelak, JANTEGI elkartearen esku uzten dizkio. Sindikatuak, eraikinaren barne guzien artaketa beregain hartzen du, bai eta eraikinaren segurtasun alorrari eta araudiei lotuak diren gastuak. Halaber doakio sukaldeko muntaduren arraberritzeari eta erosteari dagozkiena.

JANTEGI, elkartekide hauetaz osatua da :

  • Jantegiaren barneak erabiltzen dituzten eskola guzietako ikasleen burasoetatik ordezkari bat eskola bana, osatzen da, izan daitezela ama-eskolakoak ala lehen mailako eskola publiko  edo pribatukoak, ikastolakoak .
    San Mixel Garikoitz eta Xalbador kolegioetatik ordezkari bira,
    ARTZAMENDI Sindikatutik, hiru ordezkari.

Elkarteak, ibilerari lotuak diren gastu guziak beregain hartzen ditu :

Langilegoaren hilabete sariak ;
Egituraren kudeaketa : asegurantza, diruzaintza, administratiboa ;
Apairugintza (ekikagaiak) ;
Kontsumigarriak (ura, elektrika, gaza) ;
Aktibitateari lotua den barneetako mantenua ; (urinontzien garbiketa, sukaldeko erauzgailuak,  parasitoen kontrako trataldiak) ;
Baxerakiaren  eraberritzea.

Elkarteak, garbitasunari eta segurtasunari lotuak diren legezko aginduen zaintzea beregain hartzen ditu, bai eta janariaren alorreari finkatuak diren araubideak (GEMRCN, INRS, …).

Ostatua, 70 urtetan sortu zen garaian, 400 bat bazkide zerbitzatzen zituen. Gaurregun, 1250 bat bazkari moldatzen ditugu egunean.

Alabaina, Jantegia berriz antolatu zuten 2005 urtean, sukalde berriak bai eta jateko gela berri bat ezarriz. 2013an, beti emendatuz zoatzin kopuruen hartzeko, 60m karratuz haunditzearen beharra izan ginuen.
2010 urtetik geroz, Sukaldaritza Zentro gisako osasunezko onespena daukagu.

Ohiko zerbitzua 11 :30etan 

  • * 140 bazkide ama-eskoletatik (eskola publikoa, Andra-Mari Eskola eta Errobi Ikastola)
    * 270 bazkide lehen mailako eskoletatik  (eskola publikoa, Andra-Mari Eskola eta Errobi Ikastola)

Autozerbitzua 12:15etan

  • 60 lehen mailako CM2 (Eskola publiko, Errobi ikastola)
    570 kolegioko ikasle ( San Mixel Kolegioa, Xalbador ikastola)
    10 erakasle

Bazkari eramanak :

  • Kanbo Beherea : 40
    Itsasu : 160
    Luhuso : 60
    Ezpeleta : 60

TALDEA

  • 2 sukaldari
    4 sukaldari laguntzaile
    5 zerbitzuko agente
    1 administratibo kide
    1 zuzendari