Consultez les menus :
> Menu de la semaine
> Tous les menus
Eskolako jantegia 1901 urteko legepeko elkarte moldepean kudeatua da.
Kanbo, Ezpeleta, Itsasu, Luhuso eta Zuraide herrietaz osatua den ARTZAMENDI SINDIKATUAK, eskoletako jantegiko gelak, JANTEGI elkartearen esku uzten dizkio. Sindikatuak, eraikinaren barne guzien artaketa beregain hartzen du, bai eta eraikinaren segurtasun alorrari eta araudiei lotuak diren gastuak. Halaber doakio sukaldeko muntaduren arraberritzeari eta erosteari dagozkiena.
Langilegoaren hilabete sariak ;
Egituraren kudeaketa : asegurantza, diruzaintza, administratiboa ;
Apairugintza (ekikagaiak) ;
Kontsumigarriak (ura, elektrika, gaza) ;
Aktibitateari lotua den barneetako mantenua ; (urinontzien garbiketa, sukaldeko erauzgailuak, parasitoen kontrako trataldiak) ;
Baxerakiaren eraberritzea.
Elkarteak, garbitasunari eta segurtasunari lotuak diren legezko aginduen zaintzea beregain hartzen ditu, bai eta janariaren alorreari finkatuak diren araubideak (GEMRCN, INRS, …).
Ostatua, 70 urtetan sortu zen garaian, 400 bat bazkide zerbitzatzen zituen. Gaurregun, 1250 bat bazkari moldatzen ditugu egunean.
Alabaina, Jantegia berriz antolatu zuten 2005 urtean, sukalde berriak bai eta jateko gela berri bat ezarriz. 2013an, beti emendatuz zoatzin kopuruen hartzeko, 60m karratuz haunditzearen beharra izan ginuen.
2010 urtetik geroz, Sukaldaritza Zentro gisako osasunezko onespena daukagu.