plater alorrean

Gero eta gehiago ekoizpen lekuan berean edo/eta « Bio » kalitatekoa, erosten dugu ; gure haragiak freskoak dira, fruituak ahalaz « Bio » mailekoak (sagar, kiwi, klementin), bai eta ere gure jogurt natural azukreztatuak ; barazki gordinak «Bio » edo/eta lekuko entsaladetatik moldatuak dira, pastenagre « Bio », erremolatxa « Bio ».  

Jaki gehiena lekuan berean apailatzen dugu, aratxekiaren gisako mozkinekin (noiz behinka lekukoa dena), Frantziako idikia eta urdekia, Arrosako etxe-oilaskokia eta etxe-indioilokia. Barazki salden apailatzeko,  lekuko edo « Bio » elikagaiak erabiltzen ditugu.

Gure hornitzaileak :

  • Bio barazkiak : Lekorneko GARRO
    Bio jogurta : Duzunaritzeko HARLOUCHET  IDIARTIA        
    Bio barazkiak, jogurtak : Zuraideko GOIZETIK                
    IBASKI jogurtak : Bardozeko BASTIDARRA                
    Lekuko eta Frantziako haragia (Herriko) : MASSONDE Pascal, harategia            
    Hegaztiak (oilasko, indioilo) : Arrosako ALDABIA            
    Janari izoztuak : FRIGERAL – DAVIGEL - BONCOGEL        
    Epizeria : TRANSGOURMET – PRO A PRO            
    Esnekiak : SLAD

Gure menuak, astean 2 barazkiz eta 2 fekulanez osatuak dira eta Davigeleko dietetika zerbitzu batek baieztatzen ditu. Egin ahala egiten dugu, gutienik 4 « Bio » elikagai izan daitezen aste guziz.

Sartze bat, platera nagusi bat eta azkenburuko bat daukan menu orekatu bat eskaintzen diegu ama-eskoletakoei eta lehen mailetakoei.

Autozerbitzuan bazkaltzen duten CM2koek eta Kolegioetako ikasleek, platera nagusi bat daukate eta 4 sartzeen arteko, 3 esnekien arteko, 3 fruituen arteko eta konpota edo fruitu entsaladen arteko hautua daukate.
2013ko haziilean, sasoiko barazkiak eta fruituak zerbitzatu genizkien, hala nola : azak, kuiak, ahuakateak, arbiak, porruak, kiwiak, madariak, mandarinak, nashiak… Haurrentzat atsegingarria.

Noiztenka, gisa hontako menu bereziak apailatzen ditugu :

Aratxeki Axoa
Bildotski Xilindrona
Ilar eta urin-lukainkazko eltzekaria
Aza-minkorra
Euskal menua
Txinatar menua
Eguberriko menua

 

irekitze tenoreak

Astelehen, astearte, ortzegun, ortziraletan :
8:30etatik 11:00etara eta
14:00etatik 16:30etara